ENTELGY CONSULTING SAk garatu du tresna.
Legezko abisu honetan ezarritako erabilera baldintzak onartu ezean, erabiltzaileak ez du tresna erabili behar, ez eta beraren eskura jarritako zerbitzu eta/edo edukietan sartu edo/eta haiek erabili ere, eta irten egin behar du tresnatik.
Hurrengo definizioek tresnaren funtzionamenduari buruzko argibideak eskaintzen dizkiote erabiltzaileari:
Tresna erabiltzeak berekin dakar datu pertsonalak bildu ahal izatea formulario baten bidez eta harremanetarako emandako bitartekoen bidez. Erabiltzaileak baimendutako edo eskatutako xedeetarako erabiliko dira datuak. Xede horiek tresnaren pribatutasun politikari buruzko atalean azaltzen dira.
TRESNAREN ERABILERA
Erabiltzaileak agintzen du ez duela tresna erabiliko legeen, moralaren edo ordena publikoaren kontrako jardueretarako, eta, oro har, legezko abisu honetan ezarritako baldintzak betez erabiliko duela.
TDZNk tresnaren arduradun gisa dihardu, soil-soilik, bere zerbitzuei buruzko informazio zerbitzu baten emaile den aldetik, eta ez du erantzukizunik izanen erabiltzaileek baldintza orokor hauen kontrako edukiak bidaltzen edo argitaratzen badituzte; erabiltzailea izanen da edukien egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule bakarra.
TDZNk tresnaren zerbitzua eteten ahalko dio erabiltzaileari, eta berehala suntsiarazi harekiko harremana, detektatzen baldin badu legezko abisu honetan adierazitakoaren kontrakotzat jo daitekeen moduan erabiltzen ari dela tresna bera edo tresnan eskaintzen diren zerbitzuetako edozein. TDZNk ez du bermatzen sistemaren jarraitutasuna, eta ez da horren erantzulea, ez eta zerbitzuarekin, Internetekin eta/edo bere telekomunikazio-operadoreak eskaintzen duen zerbitzuarekin loturik gertatzen ahal diren gorabeheren erantzulea ere.
Tresnaren erabiltzaileak, bere gailuaren konfigurazio menuan, erabiltzailearen konfigurazioan sartu eta hura aldatzen ahal du, edota bilaketen historia ezabatzen ahal du.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
TDZN da tresnaren bidez eskainitako informazioaren eta edukien jabetza intelektuala eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko lizentziaren titularra. TDZNk, eskubide horien titularra den aldetik, ez die inondik ere uko eginen, eta ez dizkie lagako tresnan sartzen eta hura erabiltzen duten erabiltzaileei. Erabiltzaileak hertsiki mugatu behar du tresnaren edukien erabilera etxeko esparru partikularrera.
Erreserbatuta daude tresnaren edukien eta/edo zerbitzuen gaineko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, tartean iturburu-kodea.
Jabetza intelektual eta industrialari buruzko legeen babespean daude tresna hau bere osoan (testua, irudiak, markak, grafikoak, logotipoak, botoiak, softwareko fitxategiak, kolore konbinazioak) eta beronen edukien egitura, hautapena, antolaketa eta aurkezpena. Debeku dira haien erreprodukzioa, banaketa, jendaurreko komunikazioa eta eraldaketa, salbu eta erabilera pertsonal eta pribaturako.
TDZNk ez du bermatzen edukiak zehatzak edo akatsik gabeak direnik, ez eta erabiltzaileak haiek libreki erabiltzeak hirugarrenen eskubideak urratuko ez dituenik ere. Erabiltzailearen erantzukizuna da tresna hau eta bere edukiak ongi edo gaizki erabiltzea.
Debeku da gune honetako edozein eduki osorik edo partez kopiatzea, erreproduzitzea, hedatzea, berredatzea, argitaratzea edo merkataritzarako nahiz bestelako xedeetarako erabiltzea, legeak baimendutako erabilera libreak salbu, betiere tresnaren titularra iturri gisa aipatuta. Erabiltzaileak / Datuen titularrak, hala ere, edukiak kopiatzen ahalko ditu, erabilera pertsonalerako soilik, eta TDZN izanda egile eskubideen titularra.
LINK EDO ESTEKAK
Tresnak erabiltzaileen eskura jartzen ahal ditu lotura bideak, hirugarrenek kudeatzen dituzten eta hirugarrenen titulartasunekoak diren beste plataforma batzuetara sartzeko.
Baldin eta tresnan beste webgune batzuetarako estekak jartzen badira (link, banner eta abarrekoak) hirugarrenek kudeatzen dituzten beste webgune batzuetarako, TDZNk ez du inolako kontrolik izanen gune eta/edo eduki horien gain. TDZNk ez du inondik ere erantzukizunik bere gain hartuko besteren guneetarako esteken edukiengatik, eta ez ditu bermatuko zure gailutik esteka bidez sartzen zaren guneetako materialen edo informazioen eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, hedadura, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta/edo konstituzionaltasuna. Era berean, esteka bidez edozein webgunetara sartzeak berekin dakar haren pribatutasun politikei eta erabilerarako arau edo baldintzei men egin beharra. Aplikazio honetatik abiatuta kanpoko webguneetara sartzen bazara, webgune horietan partekatzeko edozein funtzio erabiltzeak sortzen ahal dituen erantzukizunetatik salbuesten duzu TDZN.
TDZNk gomendatzen du arretaz irakurtzea gune horien erabilerari buruzko baldintzak eta pribatutasun politika.
Ildo horretan, erabiltzaileek jakiten badute hirugarrenen web orri horietako baten bitartez legez kanpoko jarduerak egiten direla, berehala jakinarazi beharko diote TDZNri, web orri horretarako esteka kentzeko.
ERANTZUKIZUNAK
TDZN ez da izanen honako hauen erantzulea, ez zuzena ez subsidiarioa:
Adibide soil gisa eta izaera mugatzailerik gabe, erabiltzaileak erantzukizuna izanen du erabilerarako arau eta baldintza hauek ez betetzearen ondorioz TDZNri eta/edo tresnaren eta bere zerbitzuen beste erabiltzaile batzuei eragindako kalte-galerengatik, barnean harturik, inolako murrizketarik gabe, galdutako mozkinak, lortu gabeko irabaziak, zigorrak, zehapenak eta zeharkako edo ondoriozko kalteak, edonolakoak direla ere.
Halaber, honako hauen erantzule izanen da:
Hori dela-eta, TDZNk adierazten du behar diren neurri guztiak hartu dituela, bere baliabideen eta teknologiaren egoeraren heinean, tresnaren funtzionamendua bermatzeko, birusak eta gainerako osagai kaltegarriak saihesteko eta erabiltzaileei halakorik ez transmititzeko.
Pribatutasunari eta datu pertsonalen babesari dagokienez, aplikatzekoak dira tresnaren pribatutasun politikan jasotako edukiak.
FORUA
Legezko abisu hau euskaraz idatzita dago, eta Espainiako legeria indardunaren menpean dago. Eskainitako zerbitzuak edo tresnaren eduki berekiak erabiltzearen inguruan gatazkarik sortuko balitz ere, aldeek, legezko abisu honetan ezarritako klausulak onartuta, men egiten diete Nafarroako auzitegi eta epaitegi eskudunei.