Zer da cookiea?
Cookiea fitxategi bat da, web orrian sartzean erabiltzailearen gailuan deskargatzen dena, gailuan egiten den nabigazioari buruzko informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko helburuarekin.
Cookie motak:
COOKIEAK EKIPAMENDUAN AKTIBO DIRAUEN DENBORAREN ARABERA:
Cookie propioak:
Erabiltzailearen bukaera-ekipamendura bidaltzen dira editoreak berak kudeatzen duen ekipamendu edo domeinu batetik, hortik ematen baitzaio eskatutako zerbitzua erabiltzaileari.
Hirugarrenen cookieak:
Erabiltzailearen bukaera-ekipamendura bidaltzen dira editoreak kudeatzen ez duen ekipamendu edo domeinu batetik; cookieen bidez lortutako datuak tratatzen dituen entitate batek kudeatzen du. Hirugarrenen cookieen tipologiak:
KUDEATZEN DITUEN ENTITATEAREN ARABERA:
Saioko cookieak:
Aldi baterako cookieak dira, web orritik irteten zaren arte iraunen dutenak zure nabigatzaileko cookieen fitxategian; beraz, ez da bakar bat ere erregistratuko erabiltzailearen disko gogorrean. Cookie hauen bidez lortutako informazioak webeko trafikoaren nondik norakoak aztertzeko balio du. Epe luzera, horrek ahalbidetzen digu esperientzia hobea izatea edukia hobetzeko eta haren erabilera errazteko.
Cookie iraunkorrak:
Disko gogorrean biltegiratzen dira eta gure webak irakurri egiten ditu erabiltzaileak bisita egiten duen bakoitzean. Cookie iraunkor baten arduradunak hura eskuratzen eta tratatzen ahal du aldi mugatu batean, gero funtzionatzeari utziko baitio.
HELBURUAREN ARABERA:
Cookie teknikoak:
Erabiltzaileari ahalbidetzen diote web orri, plataforma edo aplikazio batean zehar nabigatzea eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzea.
Pertsonalizazio cookieak:
Erabiltzaileari ahalbidetzen diote zerbitzura sartzea aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, erabiltzailearen bukaera-ekipamenduko irizpide sorta bat kontuan hartuta. Adibidez: hizkuntza; zerbitzura zer motatako nabigatzailearen bidez sartzen den; zerbitzura sartzen denaren konfigurazio erregionala, eta abar.
Analisi cookieak:
Zer webguneri lotuta dauden, hango erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egitea ahalbidetzen diote beren arduradunari. Honelako cookieen bidez bildutako informazioa erabiltzen da webgune, aplikazio edo plataformetako jarduera neurtzeko eta gune horien erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko, helburua izanik hobekuntzak egitea, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabilerari buruzko datuen analisiaren arabera.
Publizitate cookieak:
Haien bidez modu ahalik eta eraginkorrenean kudeatzen dira editoreak eskatu den zerbitzua emateko erabiltzen duen web orrian, aplikazioan edo plataforman sartutako publizitate tarteak, zenbait irizpide erabiliz, hala nola editatutako edukia edo iragarkiak erakusteko maiztasuna.
Portaera-publizitateko cookieak:
Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, haien nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bidez lortua, eta hartara berariazko profila garatzen ahal da, horren araberako publizitatea erakusteko.
ZER MOTATAKO COOKIEAK ERABILTZEN DIRA WEB ORRI HONETAN?
Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak (hemendik aurrera, TDZN) cookie propioak erabiltzen ditu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, Googleren kanpo-osagarriak, zehazki. Web orri hau erabiltzen denean cookieak igortzen dira. Argibide gehiagorako, begiratu hemen: Nola erabiltzen ditu Google-k cookieak
Googleren kanpo-osagarriek gure webgunean biltzen duten informazioa, erabiltzailearen IP helbidea barne, Googleri igorri eta haren zerbitzarietan biltegiratu daiteke. Googlek kudeatzen du informazio hori osorik. Cookie horiek ez dute erabiltzailea pertsonalki identifikatzen, ez baldin badauka Googleko saio bat aktibatuta; hala denean, Googleko kontu horrekin loturik gelditzen da.
Beheko taulan azaltzen dugu zer cookie erabiltzen diren web orri honetan eta zergatik (erabiltzen diren cookieak jarri behar dira, propioak eta hirugarrenenak tipologiaren arabera multzokatuta, beharrezkoak, eta haiek konfiguratu ahal izateko ONARTU/BAZTERTU botoia ere bai, adibide gisa):
Izena | Mota | Titularra | Iraupena | Helburua |
---|---|---|---|---|
Cookie teknikoak | Hirugarrenak (Google) | 2 urte | Zerbitzuak ematen ditu eta nabigazioari buruzko informazio anonimoa ateratzen du. | |
Analisi cookieak | Hirugarrenak (Google Analytics) | 10 min. | Saioan sortutako jarraipen-objektuen artean bereizteko erabiltzen da. | |
Hirugarrenak (Google Analytics) | 24 ordu | Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen da. |
NORK ERABILTZEN DITU COOKIEAK?
Cookieen bidez lortutako informazioa TDZNren tratamenduetan sartuko da politika honetan adierazitako helburuetarako eta epeetan.
Informazioa eman beharko da baldin eta cookieen beharra duen zerbitzua emateko TDZNk kontratatu dituen hirugarrenek ere cookieak erabiltzen badituzte; hirugarren horiek identifikatu egin beharko dira.
Hirugarrenen cookieak onartzen badituzu, nabigatzailearen aukeretatik edo hirugarrenak berak eskainitako sistematik ezabatu beharko dituzu.
Tratamendu hauek zilegi egiten dituen oinarri juridikoa erabiltzailearen adostasuna da, cookieen konfigurazio-aukeren bidez adierazia; hala ere, erabiltzaileak uko egiten ahal dio cookieen erabilerari, jarraian azaltzen diren mekanismoak erabiliz.
NOLA ALDATU NIRE COOKIEEN KONFIGURAZIOA?
Cookieen konfigurazioa berrikusten ahal duzu konfigurazio panelaren bidez. Zure ekipamenduan instalatutako cookieak onartzen, blokeatzen edo ezabatzen ahal dituzu, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Mesedez, irakurri arretaz zure nabigatzailearen laguntza atala, “modu pribatua” aktibatzen edo zenbait cookie desblokeatzen ikasteko.
Cookieen politika hau aldatzen ahalko da lege eta erregelamenduen eskakizunak betetzeko edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak ematen dituen jarraibideetara egokitzeko; horregatik, aldian behin politika hau bisitatzea gomendatzen zaie erabiltzaileei.
Azken aldiz eguneratua 2021eko abenduan