ONGI ETORRI NAFARROAKO GOBERNUAK ESKAINITAKO AUTODIAGNOSTIKO TESTERA.

Modu eraginkorrean erabiltzen ote dut mugikorra edo ordenagailua? Neure burua babesten ote dut Interneten nabigatzen dudanean? Badakit Internet erabiltzen, baina, zer maila ote dut? Zer hobetzen ahal dut? Zer prestakuntza ekintza egiten ahal nuke?

Test honen bidez jakinen duzu zer maila duzun, Europako Gaitasun Digitalen Esparruan (DigComp) Europak ezarri duen sailkapenaren arabera. Hogei minutu baino ez dituzu behar testa egiteko, eta amaitutakoan emaitzak jasoko dituzu txosten batean.

Aurretik, DIGCOMP Gaitasun Digitalen Europako Esparrua zer den kontsultatzea gomendatzen dizugu, hurrengo esteka (PDF) jarraituz.

Testera sartzeko, kolektibo hauetako batean sakatu behar duzu. Zeinekin identifikatzen zara?